Itxi

Faktoria

Zine mutua

Film mutua eta zuzeneko musika uztartuta, emanaldi berezia Donostian

El Mayorazgo de Basterretxe film mutua 1928an estrenatu zen gaurko egunez. 88 urte geroago zuzeneko musikarekin gogoratuko dute Antzoki zaharrean.

  • 16:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

El Mayorazgo de Basterretxe film mutua 1928an estrenatu zen gaurko egunez. 88 urte geroago, zuzeneko musikarekin gogoratuko dute Antzoki Zaharrean. Kresala zine klubak antolatu du ekimena eta Ana Belen Garcia piano jolea eta Thierry Biscary perkusio jotzaile eta kantaria izango dira kontzertu emaileak. Hirurak izan ditugu 'Faktoria'n.

Kresala zine klubeko Alberto Arizkorretak esan digunez, "Leku berean eta egun berean estrenatuko da filma. Alde zaharrean estrenatu zen orduan, gaur Antzoki zaharrean izango da emanaldia. Gure nahia da gure burua kokatzea garai hartan. Txuri beltzean eta musikaz lagunduta da pelikula, gainera zuzenean musikariak bertan direla". 1928an estreinaldia arrakastatsua izan zen eta gaurkoa ere horrela izatea nahi dute. "El Mayorazgo de Basterretxe da osorik mantentzen den euskal film mutu bakarra", nabarmendu du Arizkorretak.

Musikarientzat erronka polita izan da filmarentzat kontzertua prestatzea. "Pianoa joko dut, baina momentu batean txalaparta ere joko dugu biok. Hemengo musikarien lanak entzungo dira: Jesus Guridi, aita Donostia, Tomas Garbizu… Thierryren beste bi abesti ere jo eta kantatuko ditugu", azaldu du Ana Belen Garciak. Biscaryk ere gogoz hartu du lana. "Pelikularekin bat egiten saiatu gara. Esaterako, momentu batez agertzen da Patxin protagonista eta erori egiten da. Orduan Anak teklatuarekin markatzen du. Horrela egin dugu lan". Inprobisatu ere egingo dutela aurreratu dute.

Filmaren eta gaurko kontzertuaren inguruko xehetasunak eman dizkigute hirurek. Emanaldia iluntzeko 19:30etan izango da antzoki zaharrean eta doan izango da. Hori bai, sartzeko gonbidapenak eskuratu beharko dira, goiz eta arratsalde irekita egongo den txarteldegian.

 

egian.