Itxi

Faktoria

Radio Revolucion taldea

Jurgi Ibarretxe, euskal cumbia zabaltzeko proposamena

15 urte munduan barrena ibili ostean Euskal Herrian da Jurgi Ibarretxe. Azken urteak latinoamerikako kaleetan eman ditu musikari gisa eta bertatik proposamena dakar: Euskal Cumbia.

  • 25:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

15 urte munduan barrena ibili ostean, Euskal Herrian da Jurgi Ibarretxe laudioarra. Azken urteak Latinoamerikako kaleetan eman ditu musikari, eta, bertatik, proposamena dakar: euskal cumbia. Bisitan izan dugu 'Faktoria'n.

Jurgi Ibarretxe munduko musikaria dugu; Hego Amerikako hainbat kaleetan kantatzen igaro ditu azken lau urteak. 'Londresen 11 urte eman ostean, hiru hilabete pasatzera joan nintzen Kolonbiara. Han ezagutu nun jende pila: Malabarista, artisau, musikari, jende gaztea, jatorra eta mundu horretan sartu nintzen eta begira', aipatu digu.

Hamaika esperientzia bizi izan du urtetan eta hori jaso du bere kantuetan. 'Komunitate indigena batzuetan bizi izan nintzen eta haien ikuspuntua eta bizitzeko modua jaso nuen. Maputxeek esaten zidaten aintzinako euskaldunek maputxeekin zerikusia zutela, lurrarekin lotura zutela, sinesmenak naturarekin lotuak…', azpimarratu digu Ibarretxek. Dokumentala ere egin du bertan bildutakoekin, outuben irekian ikusgai dago jada, oraindik herrietan aurkezten ari diren arren. La vida es un viaje da dokumentalaren izenean eta Jurgi Ibarretxeren kanalean ikus daiteke.

Uneotan Radio Revolucion taldea birsortu eta ameriketan jasotakoarekin euskal cumbia proposamena lantzen ari dira.  'Kanta batzuk grabatu ditugu eta udan jotzeko asmoa dugu. Zuzenean jotzeko prest gaude herrietan'. 'Faktoria'n, zuzenean ere kantatu digu eta taldearen kantu dantzagarriak entzuteko aukera ere izan dugu.

 

dugu.