Itxi

Faktoria

Kantaria

Mattin Lerissa, Iparraldeko perla berria

17 urte besterik ez baditu ere, diskoa kalean du Behorlegiko kantariak. Igandean, Kalakan taldekoekin aritzekoa da Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

  • 20:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mattin Lerissa Behorlegiko kantaria ezagutu dugu 'Faktoria'n. Etxean inork kantatzeko ohitura edo joerarik ez izan arren, txikitatik izan du kanturako zaletasuna: 'Ttipitik herritarrak entzunez loriatzen nintzen, eta plazerez kantatzen'. Eskolan ordea, haren talentua ikusirik, haur kantu txapelketara joatera animatu zuten. Hala, 17 urte besterik ez dituela, Bidez bide izeneko diskoa kalean du, Anje Duhalderekin batera kantuan aritua da, eta igandean Kalakanek antolatutako ikuskizunean aritzekoa da.

Ekhi ikuskizuna  'Iparraldeko artisten argazki osatu bat' izanen dela kontatu digu, bestalde, Kalakaneko Jamixel Bereau; hainbat kantari eta dantzari elkartzeaz gain, sorpresaren bat ere izango dena.

re izango dena.