Itxi

Faktoria

Liburu berria

Izagirre: 'Bolivian ahulak ahulagoa zapatzeko sistema eratuta dago'

Ander Izagirre kazetariak Potosi liburu berria aurkeztu digu 'Faktoria'n. Boliviako Cerro Rico meatzeetan kokatutako ikerlana da, Boliviako egungo eta azken hamarkadetako historia errepasatzen duena.

  • 25:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alicia Quispek 14 urte ditu eta meatzeetan lan egiten du, doan lan egiten du azken aldian koperatibek bere familiari egozten dioten zorra ordaintzeko. Errealitate hori deskribatuz abiatzen da Ander Izagirreren Potosi liburua. Aliciaren, Gregorio Iriarte apaizaren, Villca meatzari zaharraren eta beste 11 hezur haragizko pertsonen bidez Boliviako meatzeen argazki gordina jasoko dugu, 'Faktoria'n kontatu digunez.

'Bolivia lau boteredunen menpe egon den herrialdea da, inoiz estatu bezala indarrik izan ez duena eta alde guztietatik erabilia izan dena', esan digu Izagirrek berak. Urteetako lana dago Potosi liburuaren atzean. '2009an egin nuen lehen bidaia eta urteetan buruan izan dudan proiektua da, kasik obsesio bat', azpimarratu digu Izagirrek. Emakumeen aurkako bortizkeria, haurren laneratzea, segurtasun eza, Estatu Batuek Bolivian azken hamarkadetan izandako eragina... gai ugari aztertzeko bidea ematen du Potosi-k.

>Potosi-k.