Itxi

Albisteak

Kanten barrenak

'Aitormena' kantua ez al zen drogari idatzia?

Hertzainak taldean aritutako Josu Zabalarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n 'Aitormena' kantuaren atzeko istorioa ezagutzeko.

  • Hertzainak

    Hertzainak

    22:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamaikatxo aldiz entzun izango duzue honokoa: 'maitasun kantua ematen du, baina berez drogari idatzia da Aitormena'. Oso hedatua izan den uste hori ustela dela adierazi digu Josu Zabalak 'Faktoria'n; drogari ez, baina, taldeari idatzitako 'despedida kanta' dela.

Taldea azkenetan zegoela uste zuen Josu Zabalak, eta agurreko abestia izango zelakoan idatzi zuen. Gauzak zer diren, ordea, 'beste lau urtez irauteko hauspoa' eman ziela aitortu digu, eta 'publiko zabalago batengana' iristeko bidea ere izan zela.

Euskadi Irratiko 'Faktoria'n, Hertzainak taldearen Aitormena kantuaren barrenak ezagutu ditugu.