Itxi

Faktoria

Eguneko argazkia

Besarkada baten istorioa: arerioa lagun denekoa

Atzo Gasteizko Buesa Arenan argazki hunkigarria egin zuen Zuriñe Egiluzek: kantxan arerio izanagatik ere, laguntasuna nabarmentzen duen irudia. 'Faktoria'n argazkilariarekin hitz egin dugu.

  • 4:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irabazle eta galtzaile bana ageri dira argazkian. Atzo Gasteizen saskibaloi Kopa irabazi zuen Real Madrileko Andres Nocioni eta galtzaile suertatu zen Valentziako Fernando San Emeterio. Galtzailea, jota. Eta Kopa irabazi berritan, irabazlea, laguna besarkatuz. Zuriñe Egiluzek argazki hunkigarria egin zien atzo, eta 'Faktoria'n harekin hitz egin dugu.

Atzo, elkarren arerio ziren, baina garai batean elkarrekin aritu ziren Baskonian Nocioni eta San Emeterio. Egiluzek  kontatu digunez, "Gasteizen, baskoniazale izanagatik ere, saskibaloizale" direla, eta atzo Baskonia finalean ez aritu arren, sekulako giroa zela Buesa Arenan. Hau da bere twitter kontua.