Itxi

Faktoria

Itziar Garate

'Horrelako izar nano eta hotzak milaka daude gure galaxian'

Parisko Marie Curie unibertsitateko astrofisikari ikerlariak esan du, Trappis-1 izarraren inguruako halako planeta sistema konplexua eta aberatsa aurkitu badute, beste milaka izan leudekeela galaxian

  • 2:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nature aldizkariak atzo iragarritako aurkikuntza garrantzia handikoa dela esan du Itziar Garate astrofisikariak 'Faktoria'n, topatu berri duten izar sistema horretan dauden zazpi planetak direlako Lurraren oso antzekoak. Horietatik hirutan ura izateko baldintzak badaudela badakite, eta Garateren arabera, "oso laburrean" jakingo dute bertan ura ote dagoen eta, beraz, bizitza egoteko baldintzarik baden.

Sistema hau, Trappist-1 izar nano eta hotzaren inguruan dago antolatuta. Eta hori da, hain zuzen ere, aurkikuntza azpimarragarriena, "horrelako izarrak gure gizartean milaka daudelako, eta honen inguruan halako sistema konplexu eta aberatsa aurkitu baldin badute, pentsatzekoa delako beste milaka sistema ere egongo direla".

 

rela".