Itxi

Faktoria

Urte askoan, Imanol!

I.Agirretxe: Lesionatuta zaudenean burua gorputza baino azkarrago doa'

30 urte bete ditu gaur Imanol Agirretxek eta 'Faktoria'n zoriondu nahi izan dugu. Lesio baten erruz, 14 hilabete zelaitik kanpo daramatza eta itzultzeko lanean ari da.

  • 5:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Realzaleek, eta, oro har, futbola maite dutenek, berriz ere hegan ikusi nahi dute Imanol Agirretxe, asko korapilatu den lesioa gaindituta. 2015eko abenduan min hartu zuenetik, 14 hilabete luze joan dira. 'Faktoria'n harekin hitz egin dugu, 30 urte bete dituenez, zoriondu nahi izan dugulako. "Ondo nago, tratamentu batekin gabiltza, ea martxan jartzen garen, gogo biziz nago", esan digu usurbildarrak. Bere urtebetetzea "etxe aldetik" ospatzeko asmoa du eta gaueko 21:00etan noski, Las Palmas-Reala partida ikusiko du.

Pozik dago taldearen martxarekin. "Nik uste dut oso joko maila onean daudela, goraka doaz eta konfiantza handiakin. Ea 3 puntu ekartzen dituzten". Ez du baztertu txapeldunen ligara sailkatzeko aukera. "Zaila da dudarik gabe baina hor gaude. Maila honetan jarraituta posible da". Horretarako garrantzitsua izango da Imanol Agirretxe lehen bait lehen bueltan izatea.

Berriz ere ImaGOL kantatu nahi dugulako, urte askoan eta azkar sendatu Imanol Agirretxe!