Itxi

Faktoria

Euskara ikastaroa

'Euskal kantuak abesten ditugu zer esaten duten jakin gabe'

Gilles Barnemougle baionarra euskaldun berria da. Haize Hegoa peñako kideak euskarara hurbiltzeko astero ordu eta laurdeneko ikastaroa ematen die kantu bidez.

  • 9:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gilles Barnemougle baionarrak ekimen polita jarri du abian: Haize Hegoa peñan kide dituenak euskarara hurbiltzeko ikastaroa. Sistema propioa da euskara ikasteko, "esperimentatzen" ari dela esan digu. "Euskaltegira joateko astirik ez dutela" diote bere peñako kideek, eta horregatik antolatu du ikastaro hau, bere lagunak euskarara hurbildu nahian. Astero elkartzen dira. "Ikastaro laburrak dira baina intentzio berezi batekin ari gara. Ordu bat eta laurden atxikitzea zaila da eurentzat", azpimarratu du Barnemouglek. 'Faktoria'n azaldu digu abesti bidez euskara ikasteko darabilen bere metodoa.

"Boga-boga" abestia jartzen die besteak beste, abesti guztiak aditza orainaldian dutenak, errazago izan dadin. "Urte askoan euskarazko kantuak kantatu ditut zer esaten nuen jakin gabe, eta hori gertatzen zaie orain adiskideei. Euskara ikasteko gogoa nahi diet piztu". Kantatzera ere animatu zaigu Gilles, umore ona behintzat trasmitituko die euskara ikasterakoan.

a ikasterakoan.