Itxi

Faktoria

EHUren ikerketa

'Larrialdietako langileei euren bizitzan eragiten die heriotzak'

Irrintzi Fernandez Ahedo Erizaintza Fakultateko irakaslea ikerketa egin duen taldeko kideetako bat da. Berak eman dizkigu azalpenak 'Faktoria'n.

  • Irrintzi Fernandez Ahedo

    10:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Norbait hiltzen denean, pentsa genezake, hura artatu duten osasun arloko langileei ez diela gehiegi eragingo. Oso ohituta egongo direla. Baina uste horren kontrako ondorioa atera dute EHUko ikerlariek egin duten azterketan: Emozio aldetik kolpe gogorra jasotzen dutela. Anbulantzietako teknikariak eta erizainak elkarrizketatu dituzte ikerketan. "Ohituta daude heriotzarekin lan egitera baina ez heriotzaren ondorioetara. Euren emozioetan eta bizitzan eragiten die". Horixe da Irrintzi Fernandez Ahedo Erizaintza Fakultateko irakasleak 'Faktoria'n azaldu diguna.

Ikerketaren sorburua larrialdietako mediku bat negarrez ageri zen albiste bat izan zen. "Nahi genuen jakin benetan nola bizi duten profesionalek heriotza eta anbulantzietakoak aurkeratu genituen larrialdiak gertuago bizi dituztelako", esan digu Fernandezek. Momenturik zailena heriotzaren berri ematen duten unea omen da. "Inolako formaziorik ez dute jaso heriotzaren berri nola eman jakiteko, eurek beren kabuz ikasitako teknikak dira", zehaztu nahi izan du. Elkarrizketa mamitsua, 'Faktoria'n izan duguna.

'n izan duguna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EHU berriak