Itxi

Faktoria

Mozorro ezaguna

'Tolosako Rajoy' AEKn ikasten ari da!

'Faktoria' Ignacio Alfonsorekin egon da, Tolosan paseoan ibili zen Mariano Rajoy da bera. Harrituta daude arrakastarekin.

  • 6:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Tolosako Rajoy" ezagutu dugu 'Faktoria'n!Inauterizale peto-petoa da Ignacio Alfonso tolosarra. Bakarne Iturbe taldekidearekin batera eman dizkigute mozorro ezagunaren inguruko xehetasunak.

"Egunkarian ikusi eta esan nuen, hau egin behar dut!" nabarmendu digu Alfonsok. "Tolosan bi erropakin atera zaitezke, ideiak balio du? gehitu du Iturbek. Mariano Rajoy footing egiten taldean irudikatuz 2 ordutik gora ibili ziren Tolosako kaleetan gelditu gabe biralak bihurtu diren bideoetan ikus daitekeenez. Arrakastarekin harrituta daude, eta bide batez, gurekin euskara praktikatzeko balio izan dio elkarrizketak Ignacio Alfonsori, Hernaniko AEKko ikasle baita iaz aurrejubilatu zenetik.

Ikusi hemen bideoa!