Itxi

Faktoria

Bitxikeria

Zozoak habia non eta ... etxeko leihoan!

Ines Eizagirre Oñatiko San Lorenzo auzoan dagoen etxe bateko bizilaguna da. Etxe hori aukeratu du zozoak kabia egiteko.

  • 6:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ez da normala, hemen inguruan badaude arbolak eta, ez zait normala iruditzen leiho baten eta lorontzi batean kabia egitea" esan digu 'Faktoria'n Ines Eizagirrek. "Duela pare bat aste ikusi nuen eskaileran daukagun lehioan kabia. Lorontzian zegoen. Pare bat egunean egin zuen habia, eta, gero, ostegun eta ostirala bitartean, arrautza bat jarri zuen, eta, hurrengo asteko asteartera arte, gehiago", gogoratu du.

Etxebizitza osoko bizilagunak aztoratu ditu zozoak euren etxeko lehioa aukeratu izanak. Adituen arabera 18 egunetan jaiotzen dira zozoak, beraz, "hurrengo astelehenean beharko luke lehenengoak", Eizagirreren arabera. 'Faktoria'n arretaz jarraituko dugu Oñatiko zozoaren kontua.

ozoaren kontua.