Itxi

Faktoria

Martxoak 8

'Kalean egin dugun borroka feminista erakundeetara iristea falta da'

Ainhoa Aznarez, Nafarroako Parlamentuko presidentea Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

  • 3:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, greba eguna deituta dago nazioartean. Argentinako "Ni una menos" taldeak deitu du protesta, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. 50 herrialdeetako talde feministek bat egin dute deialdiarekin eta Nafarroako gobernuak ere, ordu erdiko bilkura ixila egitea adostu du.

Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak 'Faktoria'n aitortu du sinbolikoa izan arren, era horretako greba deialdiak baliagarriak direla, bizi dugun emakumeen kontrako indarkeria testuinguruan beharrekoa dela.  Aznarezen hitzetan, "emakumeak ardura postuetan egon arren, oraindik feminismoaren aldarrikapenak ez dira instituzioetara iritsi". Erakunde publikoak feminizatzea falta da, Nafarroako Parlamentuko presidentearen iritziz.