Itxi

Faktoria

Zeu Zara EITB

'Gipuzkoako bigarren hiria izan arren, ezezaguna da Irun'

Irun herrira begira pasa dugu goiza, Zeu Zara EITB ekimenak bisitatuko duten hirugarren hiria da. 20:30ean egingo da sari ematea Ficoban.

  • 31:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irun bisitatu du gaur 'Faktoria'k. Jose Antonio Santano Irungo alkateak egin digu harrera, Euskadi Irratiari, euskaraz lehen elkarrizketa eskaini dio ikasten ari den Santanok. "Bizitzeko eta lan egiteko hiri atsegina" dela esan digu eta alkateak hauxe uste du: "Gipuzkoako bigarren hiria izan arren ezezaguna da Irun". Irungo erronkak ere aipatu dizkigu Santanok.

Kale inkesta ere egin dugu irundarrei euren hiriaz eta euskaraz galdezka. Euskara aipatuta Josune Gomez Irungo Udaleko Euskara zinegotziarekin ere hitz egin dugu. "Iaz kale neurketa egin genuen eta elkarrizketen % 7 euskaraz da Irunen", zehaztu digu.

Iluntzean Zeu Zara EITB saria jasoko dutenekin ere hitz dugu. Olatz Zabala, Santiagotarrak Kirol Elkarteko presidentearekin eta Mikel Etxaniz Plaiaundin dagoen Txingudiko Eko Etxeko teknikariarekin euren ekimenak ezagutu ditugu.

Irun, gaur, 'Faktoria'n protagonista.