Itxi

Faktoria

Sestaoko sutea

'Oraindik ezin da esan eragindakoa izan denik; susmoak baino ez dira'

Leire Corrales Sestaoko alkateordeak jakinarazi du udaleko gizarte zerbitzuetan gaur hasiko dira etxea galdu duten 80 bizilagunek izandako kalteen berri jasotzen

  • 4:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sestaoko Kale Nagusiko 80. atariko sutea nola sortu zen ez dago oraindik konfirmatuta. Leire Corrales Sestaoko alkateorde eta bozeramaileak 'Faktoria'n jakinarazi duenez, udal teknikariak gaur sartuko dira berriz eraikinera. Haiek eta suhiltzaileek egindako txostena aztertu ondoren eman ahal izango dituzte sutearen jatorriari buruzko xehetasun gehiago.

Bien bitartean, gizarte zerbitzuetan gaur hasiko dira bizilagunek izan dituzten kalteen berri jasotzen. Presazko neurria izan zen atzo senitartekoen etxeetan aterpea ez zutenentzat Las Llanasko frontoia gauerako baliatzea. Gaurtik aurrera, behin behineko etxebizitzak eskaintzeko ahaleginetan hasiko dira. Asmo horrekin elkarlanean ari dira Sestaoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordetza.

ailburuordetza.