Itxi

Faktoria

Suteak

'Umeak, gazteak, helduak... herritar ugarik lo egin du kiroldegian'

Bi etxe kixkali dira azken orduetan Sestaon eta Pasaian. Sestaon 80 lagun gelditu dira etxe gabe, eta Pasaian 6, baina inguruko beste 9 lagun ere atera dituzte etxeetatik.

  • 7:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bi etxe kixkali dira azken orduetan Sestaon eta Pasaian. Sestaon 80 lagun gelditu dira etxe gabe, eta Pasaian 6, baina inguruko beste 9 lagun ere atera dituzte etxeetatik. 'Faktoria'n bi udalerriotara jo dugu, kaltetuen testiganztak jasotzera.

Isabel Torre Gurutze Gorriko gizarte langilea Sestaoko kiroldegian izan da etxea kixkali eta bertan lo egin dutenekin gaua pasatzen. "Umeak, gazteak, jende nagusia… egoera ezberdinak daude", esan digu. Etxea galdu duten 80etatik 33k egin du lo kiroldegian. Horrelako kasuetan badu esperientzia Gurutze Gorriak.  "Talde ezberdinetan banatzen gara. Janariaz eta arropaz arduratzen dira batzuk, beste batzuk oheak ekarri eta gunea prestatzeaz, umeekin lanketa egiten duen talde bat dago eta azkenik guk, psikosozialetik, laguntza psikologikoa eskaintzen dugu". Ia dena galdu dutenei laguntzea ez da erraza. "Lehen kolpe hori leuntzen" saiatzen direla esan digu. Udalarekin harremanetan daude kaltetuak orain, behin behinean irtenbide bat lortu nahian.

Pasai Donibaneko Erreka auzoan ere beste etxe bat kixkali da. 6 bizilagun bizi ziren kixkalitako etxebizitzan baina ez dira gaua etxetik kanpora pasa duten bakarrak. Inguru horretako 15 bizilagun atera dituzte etxeetatik. Tartean dago Luis Mari Laboa. Gertaeren kontakizun hau egin digu. "11:45 aldera ke izugarria ikusi genuen gure etxe ingurun. Kaltetua izan den etxearen teilatuan sua ikusi genuen. Laguntzen hasi ginen etxetik ateratzen ari ziren bizilagunei eta gure etxera eraman genituen hasieran. Baina gero guri ere etxetik ateratzeko esan ziguten segurtasunagatik, sua zabal zitekeelako.” Azkenik gaua etxetik kanpo pasa dute kixkalitako etxeko fatxada ondokoaren gainera erortzeko beldurragatik. Momentu "oso zailak" pasa zituztela esan digu Laboak baina eurek gaur bertan etxera itzultzea espero dute. Beste kontu bat izango da etxea kixkali zaienena. "Beraiengatik pena handia sentitzen dugu", nabarmendu digu Faktorian.

digu Faktorian.