Itxi

Faktoria

Testamentu digitala

Hil ondoren zure Interneteko ondarearekin, zer?

Oraindik berria den kontzeptua da testamentu digitalarena. Alegia, gure Interneteko ondare eta aztarna norbaiti uzteaz. Josu Barandalla informatikariak lagundu digu gaian sakontzen.

  • 12:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Katalunian, estatuan aitzindaria den lege aurreproiektua onartu du Generalitateak. Borondate digitalen legea izena jarri diote. Finean, testamentu digitalaz ari gara, alegia, gure Interneteko ondare eta aztarna norbaiti uzteaz. Euskal Herrian ez dago mota honetako legerik aurreikusita. Baina errealitatea hortxe dago. Erraz pilatzen zaizkigu kontuak Facebooken, Twitterren, Instagramenen... Bankuko kontuak, emailak, suskripzioak… Baina, hil ondoren, zer gertatzen da horiekin?. Kale inkestan sumatu dugunez, oro har, herritarrek ez dute gai horren inguruan gogoeta egin. Gure ondare eta aztarna egoki kudeatzeko aholku sorta bildu dugu 'Faktoria'n.

/strong>'n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz