Itxi

Faktoria

Elkartasuna

'Nepalen korrupzioa izugarri areagotu zen lurrikararen ostean'

Gontzal Hernando izan dugu gurekin, Antsotegi hotelaren bidez Nepali laguntzako 14.000 euro bildu zituzten eta orain erakusketa bat jarri dute. Sunakali txikiaren istorioa ere jaso dugu.

  • 23:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gontzal Hernandori Nepalekiko lotura bere aitarengandik datorkio. "Martin Zabaletaren espedizioan parte hartu zuen Emilio Hernando aitak, eta oso lotura estua izan zuen geroztik Nepalekin", esan digu 'Faktoria'n. Elkartasun istorioa da Gontzalek Antsotegi hotelaren bidez abian jarritakoa. Lurrikararen berri izandakoan, Gontzalen hotelean izana den Passang Temba sherparen etxea konpontzea izan zen lehen helburua, "baina gero herri hartako ia eraikin guztien teilatua jarri genuen".

Duela bi urteko lurrikara oso gogorra izan zen. "Nepal osoa jota geratu zen. Katmandu ikusi zen gehien baina herri txiki pila bat daude". Nepali laguntzea ordea, ez zen erraza izan.  "Korrupzio ikaragarria dago Nepalen, eta lurrikararen ondoren areagotu egin zen", adierazi digu penaz. Lurrikararen ostean 14.000 euro batu zituzten Ansotegin hasi zen elkartasun kanpainaren bidez eta beste mendi elkarte ugariren laguntzaz." Dirua zuzenean heltzeko modua topatu behar izan genuen Nepalgo gobernuak blokeatuko baitzuen bestela".

Orain laguntza eman zutenei eskerrak emateko antolatu dute erakusketa. "Gure taldean egon ziren mendigoizale batzuk joan ziren bertara, eta ikusi zuten hemengo diruaz zer egin zen, herri oso bat konpondu zen, eta hori ikusten da erakusketan".

Nepalez ari garela, Sunakali bertako neska txikiaren istorioa ere kontatu digu Amaia Artetxe lankideak, Athletic fundazioaren "Thinking football" jardunaldietan ezagutu dugu bere berri, futbolaren bidez bizitza aldatu zaion neskatoa da. ETB1eko 'Burubero' saioan dirua bildu dute ekimenari laguntzeko.