Itxi

Faktoria

Amiantoaren kalteak

'Epidemia da; ez gara konturatu amiantoak sortu duen arazo larriaz'

Jesus Uzkudun, amiantoa kaltetu dituenen elkarteko kidea.

  • 6:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Autonomia Erkidegoan 7.500 herritarrek osasun arreta behar dute amiantoak sortu dizkien arazoen ondorioz. Azken urteetan kopurua bikoiztu da baina, Jesus Uzkudun CCOOko sindikalista historikoak 'Faktoria'n esan digunaren arabera, datozen urteetan zenbaki horiek hirukoiztuko dira. Uzkudun, amiantoak kaltetutakoen elkartearen sortzaileetako bat da, eta oso kritiko da erakunde publikoek hartu duten jarrerarekin. Bere iritziz, gizartea eta erakundeak ez dira jabetu "amiantoa ze arazo larria den; epidemia da".

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza bat Espainiako Kongresuraino joan da: Espainiako gobernuak, amiantoak kaltetu dituen langile eta euren senideei, diru-laguntzak ematea eskatu dute proposamena eraman euskal legebiltzarkideek.

 

ideek.