Itxi

Faktoria

'Patria' best-seller-az

''Martutene' eta 'Bizia lo' dira gatazkaren literatura lan handiak'

Iban Zalduak eta Ramon Etxezarretak, F. Aranbururen Patria aztertu dute. Uste dute literaturak argi egin dieziokeela gatazkari baina gizarteak ezin diola literaturari karga hori bizkar gainean jarri.

  • 'Patria'ren azala. Argazkia: TusQuets argitaletxea

    32:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Fernando Aranbururen Patria liburua best-seller da, baita gurean ere. Euskal Herriko hainbat liburutegi eta liburu dendatan berretsi digute irakurrienen artean dagoela euskal gatazkaren inguruan osatutako nobela. Iban Zaldua eta Ramon Etxezarreta idazleek 'Faktoria'n adierazi dute best-seller askorekin lotzen den eskastasuna duela liburuak literarioki. Euskal gatazkari egindako ekarpena ere zalantzan jarri dute eta Zalduak "aldarrikatu egin du" euskal gatazkari buruz lehendik euskal literaturak egindako ekarpena. Ildo horretatik, Ramon Saizarbitoriaren Martutene eta Jokin Muñozen Bizia lo nabarmendu dituzte.

Euskal gatazkari literaturak zein ekarpen egin diezaiokeen galdetuta, Etxezarretak iritzi dio "literaturak argi egin diezaiokeela gatazkari, baina gizarteak ezin diola, era berean, literaturari karga hori bizkar gainean jarri". Zalduak salatu du politikatik literatura hori "bahitu" nahi izatea eta, gaineratu du, literaturaren egitekoa, beste denetan bezala, "errelatoaren ñabardurak eta grisak nabarmentzea" duela eginbehar.

ehar.