Itxi

Faktoria

Zelai Nikolas

Lokatzetan zegoen eztabaida soziologia anitzeko guneetara eraman dugu

% 25eko parte hartzea Katalunian lortutakoaren goitik dagoela dio Gure Esku Dago dinamikako bozeramaileak, eta inportanteena burujabetzari buruzko eztabaida politikoa aurrera eramatea dela.

  • 11:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zelai Nikolas Gure Esku Dago dinamikako bozeramaileak balorazio positiboa egin du atzoko emaitzaz 'Faktoria'n. Gogorarazi duenez, Kataluniako galdeketetako partehartze mailarekin alderatuta, bost puntu gehiagokoa izan zen atzo Gipuzkoako 34 herritan eta Bizkaiko Larrabetzun izandako galdeketetako partehartzea.

Nolanahi ere, balorazio kuantitatibotik haruntzago, prozesua bera baloratzen dutela azpimarratu du eta, alde horretatik, soziologia anitzetako esparruetan  eztabaida normaltasunez egin izana dela nabarmentzekoa. "Lokatzetan zegoen eztabaida, burujabetzarena, normaltasunez eraman ahal izan dugu soziologia anitzeko guneetara", esan du.

Aurrera begira, Gure Esku Dago dinamikaren erronka horixe izango dela aurreratu du Nikolasek. "Ariketa horretan parte hartu zuten batzuentzat galdera ez zen gustukoa izango, baina onartu zituzten joko arauak eta zilegitasuna eman zioten herritarrek egindako ariketa bati. Etorkizunari begira sekulako balorea du". Alde horretatik, eztabaida hori ahalik eta gune diferenteenetara eramango dutela azaladu du, baita "hiriburu populatuetara" ere. Udazkeneko olatuaren ondoren izango da hori, baina noiz ez dago jakiterik, eledunaren arabera: "Gasteizen oso lanketa polita egiten ari dira, Bilbon eta Donostian auzoz auzo ari dira lantzen, Iruñean ere badago talde bat hausnarketa egiten. Noiz helduko garen ez dakit hori herritarrek erabaki behar dute".

Erakundeen parte hartze handiagoa nahi luketen galdetuta, Nikolasek zera erantzun du: "Erabakitzeko eskubidea herritarrek sustatzen duten ariketa da Guk sortu behar ditugu baldintzak eztabaida martxan jarri eta kudeatzeko. Gure erakundeek ez dute oso errez izango gaia kudeatzea ez badago gizartean eginda gu egiten ari garen lana".

 

 

>