Itxi

Faktoria

Anne Etchegoyen

'Santiago bideko esperientzia bezala, kantuak ere espiritualak dira'

Compostelle diskoa aurkezten Faktorian izan dugu kantari baxenafarra. Santiago bidean sortutako kantuak dira disko berriaren ardatza.

  • 18:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz ere abestu du Anne Etchegoyenek Compostelle diskoan. Donejakue bidea egin izana dago diskoaren oinarrian. Le Voix basques diskoarekin sekulako arrakasta lortu ostean dator lan berria: 85.000 kopia saldu zituen eta miloi bat eta 200 mila ikustalditik gora ditu "Txoriak Txori"ren bertsioak Youtuben. Hala ere, ez duela presiorik sentitu esan digu Etchegoyenek 'Faktoria'n. "Presioa ez, lan egin dugu eta plazer hartuz lan egitean. Bi urteetan lan hori egin dugu diskoa grabatzen".

Kantuak sortzeko prozesuaz ere hitz egin digu. "Naturalki atera zaizkit kantuak. Erromesak, pasaiak, ermitak, elizak... horietan aurkitu nuen inspirazioa". Ez du ukatzen kantuen ikutu berezia, izan ere, "Esperientzia hau espirituala izan da eta kantuak ere bai".

Anne Etchegoyenek euskaraz eskaini digu elkarrizketa baina orain gutxi arte ez zen gai. "Duela 3 urte hasi nintzen euskara ikasten", gogoratu du. Arrakasta opa diogu Anneri musikaren bidean bezala, euskara hobetzeko lanean. Bere kantu ederrez lagunduta elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n.