Itxi

Faktoria

Memoria historikoa

252 zumaiar herritik kanpora bidali zituztenekoa

Gerra zibil betean senideren bat abertzale edo errepublikarren frontean zuten herritar guztiak Zumaiatik kanporatu zituzten. Lore eta Margarite Albizu haurrak kanporatuan artean ziren.

  • 23:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure historiako pasarte ezezagun bat argitara ekarri nahi izan dugu 'Faktoria'n: Gerra Zibileko kanporaketena. 1937an, Zumaiatik 252 herritar kanporatu egin zituzten frankistek, Gipuzkoan izan ziren kanporatzeen laurdena Zumaian gertatu zen. Emakume eta haurrak ziren kanporatutako ia guztiek, senideren bat frontean izatea leporatuta egotzi zituzten herritik, gehienak familia abertzaleetako kideak ziren.

Zumaiatik kamioietan sartuta kanporatu zituzten, eta, ondoren, ihes betea hasi zen: Forua, Bilbo, Mundaka… Azkenean, Lore Albizu eta bere familiak Bordelen amaitu zuten, eta Margarite eta bere senideek Donibane Lohizunera egin zuten. Jan gabeko bidaiak, lana bilatu nahi eta ezin, senide zaharrak Zumaian utzi beharra… kontakizun gogorra egin digute orduan haur ziren Lore eta Margaritek.

Gerra bukatuta, Zumaiara itzuli ziren baina ez zen itzulera gozoa izan. Margaritek gogoratu digunez, "Zumaian bazen emakume bat zera esaten zuena: hiltzera bidali genizkinan eta gu baino harroago etorri ditun. Ezin gintuzten ikusi gure gurasoak abertzaleak zirelako". Bandera espainiarra jarri beharra, irain eta mespretxuak… ondo gogoan dituzte bi emakumeek. Orain, Erkibe Kultur Elkartearen eta bereziki Joseba Altube ikerlariaren lanari esker, argia ikusi duen errealitatea da, herrian egin diren omenaldiak eta laster estrenatuko den dokumentala horren lekuko.

Atzera begira jarri gara gaur 'Faktoria'n.

ur 'Faktoria'n.