Itxi

Faktoria

Markel Uriarteren erronka

Gorlara bizikletan... baina gurpil bakarraren gainean!

Igandean izango da txirrindulari amateurren urteroko hizordua eta Markel Uriartek erronka galanta du: Gorlaraino bizikletan gurpil bakarraren gainean igo nahi du!

  • Markel Uriarte bikerra

    3:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Markel Uriarte aretxabaletarra erronka zalea da, eta asteburu honetarako ere badu hitzordua: Gorlako igoera gurpil bakarraren gainean egitekotan da. "Ez da inondik ere egin dudan zailena; portu motza da eta beste erronka batzuen aldean, errazagoa da", esan digu 'Faktoria'n.

Joan den irailean belodromoari 110 itzuli emana da, eta aurten badu beste erronka bat: Etxauriko mendatea 21 aldiz igo eta jaitsi nahi du, 8.848 metro osatu arte; hau da, Everestek adina metro.