Itxi

Faktoria

Tailer berritzailea

Txakurrak, irakurzaletasuna sustatzeko bide lagun

Nekane Ibarretxe albaitaria eta txakur hezitzailea da. Txakurrekin terapia eta tailer ugari egiten ditu, besteak beste, irakurzaletasuna sustatzeko tailerrak.

  • 13:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nekane Ibarretxe izan dugu gaur gonbidatu 'Faktoria'n. Albaitaritza ikasi ostean, txakur heziketa masterra egin zuen, eta txakurrek hamaika terapia eta tailerretan egin dezaketenaz jabetu zen. Irakurzaletasuna sustatzeko, enpatia lantzeko, gaixotasunak dituzten haurrekin terapiak egiteko... Txakurrek duten ahalmen izugarriaren berri eman digu Ibarretxek.

Eta hori, "txikitan txakurrei beldurra" ziela aitortu digula. Elkarrizketa interesagarria izan dugu 'Faktoria'n. Informazio gehiago nahi duenak Lokarri elkarteko Facebook atarian aurkituko du.