Itxi

Faktoria

Patxi Petrirena, aita

'Atestatua era estensiboan erabili du epaileak terrorismoa egozteko'

Errenteriako hiru mutilen aitetako bat da Patxi Petrirena. Kasua Audientzia Nazionalak bere gain hartuta, beldurrik txarrenak gauzatu direla dio. Helegitea prest dute Iruñeako epaitegian aurkezteko

  • 5:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Auzitegi Nazionalak bere gain hartu du, Iruñean martxoaren 11n izan ziren istiluetan atxilotu zituzten hiru gazteen auzia. Patxi Petrirena haietako baten aita da, eta 'Faktoria'n hitz egin du. Azaldu du "hondoa jota" daudela baina epaitegien bidetik borrokan jarraituko dutela."Hasieratik izan dugu beldurra; Altsasuko kasua nola joan den ikusita bagenuen esperantza, baina gure beldurrik okerrenak gauzatu dira". Hala ere, atzo zabaldu zen erabakiaren kontrako helegitea prest dutela jakinarazi du eta datozen orduetan aurkeztuko dutela Iruñeako epaitegian.

Petrirenak azaldu du polizia atestatuak desordena publikoarekin lotutako egitate batzuk egozten dizkietela bere semeari eta beste mutilei, eta epaileak "irakurketa erabat estensiboa egin duela terrorismo delitua justifikatzeko-edo". "Batetik bestera", gaineratu du, "jauzi haundia dago".