Itxi

Faktoria

Poliglotak

Zenbat hizkuntza dakizkite gure ordezkari eta agintari politikoek?

Elkarrekin-Podemos-eko Julen Bollain eta EAJko Aitor Urrutia dira hizkuntza gehien hitz egiten dituzten legebiltzarkideak.

  • 17:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure ordezkari politikoetako zenbatek hitz egiten dute ama hizkuntza ez den beste hizkuntzaren bat? Euskadi Irratiko 'Faktoria'k Legebiltzarrreko, Nafarroako Parlamentuko prentsa bulegoetatik jaso ditu datuak. Goi agintarietatik hasita egin dugu errepasoa.

Uxue Barkos Nafarroako presidenteak,  gaztelera, euskara, frantsesa eta ingelesa ezaguzten ditu. Iñigo Urkullu lehendakariak, berriz, euskara, gaztelera eta ingelesa, bere Legebiltzarreko curriculumak biltzen duenez.

Gure mugatetaik kanpo, Madrilgo Diputatuen Kongresuko 350 ordezkariei begiratuta, deigarria, 10tik 8k ez dutela beste hizkuntza bat ezagutzen. 350 diputatuetatik soilik 28k menderatzen dute hizkuntza bat baino gehiago.

Poligloten zerrenda horretan, nabarmen dira PODEMOSeko diputatuak. Eleanitzenen lehen postuan, Podemoseko Raimundo Viejo izeneko diputatua dago. 8 hizkuntza jasotzen ditu bere kurrikulumak baina, berak onartzen du, horietako bat, txekiarra ez duela menderatzen. Alemanez, frantzesez, italieraz, ingelesez, portugesez, gazteleraz, galizieraz eta katalanez moldatzen da.

Diputatuen zerrendan, deigarria, hizkuntza gehien ezagutzen dituen bigarrena: Aitor Esteban, EAJko diputatua da. Euskara eta gazteleraz gain, ingelesa, frantsesa, alemana eta arabierra jasota daude (azken bietan, maila apala aitortzen badu ere).

Alderaketa Eusko Legebiltzarrera eta Nafarroako Parlamentura ekarri nahi izan dugu. Eta gurean, kontuak desberdinak dira: Bai Legebiltzarrean, baita Nafarroako parlamentuan ere, ordezkarien erdia baino gehiago dira, hiru hizkuntza baino gehiago dakizkitenak.

Eusko Legebiltzarreko kideen artetik, EAJko Aitor Urrutia eta Elkarrekin-Podemoseko Julen Bollain dira hizkuntza gehien dakizkitenak. Bost hizkuntza menderatzen dituzte.

Biekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.