Itxi

Faktoria

Zailtasunetatik ikasiz

M.Alberdi: Kirol psikologoek garrantzia handiagoa izan beharko lukete'

Eibar fundazioak antolatuta "akatsen eta zailtasunen kudeaketaz" mahai ingurua izango da bihar. Markel Alberdi igerilariarekin eta Fran Garagarza Eibar taldeko kirol zuzendariarekin hitz egin dugu.

  • 17:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eibarren izango den solasaldi bati erreparatu diogu 'Faktoria'n: "Akatsen eta zailtasunen kudeaketa egunerokoan".  Kirol eta enpresa ikuspuntutik erreparatuko diote gaiari, Ipuruako formakuntza zentru berrian izango da zita bihar, osteguna, 18:30etan EIBAR fundazioak antolatuta. Mahai inguruan parte hartuko dute Manu Egaña Kirol enpresako giza baliabideetako buruak, Fran Garagarza Eibar futbol taldeko kirol zuzendariak eta Ander Romarate eta Markel Alberdi igerilari olinpikoek.

'Faktoria'n aurrerapentxoa egin nahi izan dugu eta horretarako Fran Garagarzarekin eta Markel Alberdirekin hitz egin dugu. "Pertsona kontuan hartzearen garrantzia" azpimarratu digu Garagarzak, edozein erabaki hartzerakoan. Markel Alberdik berriz, bere esperientziaren berri eman digu. "Nik lehen kirol psikologoak aipatzen zizkidatenean ez nuen ulertzen zertarako, niri egokitu zitzaidan arte". Goi mailako kirolean arlo mentala ere lantzearen garrantzia azpimarratu digu, eta uste du ez dela behar bezala egiten. Solasaldi interesgarria izan dugu gaur 'Faktoria'n.

aktoria'n.