Itxi

Faktoria

Ruben Goñi

'Batzen gaituen kirola da txirrindularitza'

Nafarroako Gobernuko Kirol Zuzendariak uste du afizioari eta turismoari begira oso inportantea dela Euskal Herriko itzulia Nafarroan izatea

  • Ruben Goñi. Argazkia: EiTB

    Ruben Goñi. Argazkia. EiTB

    3:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur, arratsaldeko ordu biak baino lehenxeago, ekingo zaio Iruñean, Gazteluko plazan, Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioari. Lehen aldiz, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak batuko ditu Itzuliak. Iruñea helmuga izan zen lehen 13 edizioetan, baina baziren 44 urte Nafarroako hiriburura iristen ez zela.

Ruben Goñi Nafarroako Gobernuko Kirol zuzendariak 'Faktoria'n gogoratu du "txirrindularitza kirol propioa eta batzen gaituena" dela eta inportantea dela Nafarroak Euskal Herriko Itzulian ere presentzia izatea. Turismo aldetik izango duen eragin inportantea ere azpimarratu du Goñik eta alde horretatik apustu inportantea egin dutela gaineratu. "Asteburu honetan izan dugu Indurain saria, eta, irailean, Espainiako Vuelta ere iritsiko da Nafarroara. Normaltasunez hartu behar ditugu denak", zehaztu du.

Navarra Arena irekitzeko joan den astean hartu zuten erabakiari buruz, Kirol Zuzendariak esan du nazioarteko "ekitaldi handiak" ekartzea izango dutela erronka.