Itxi

Faktoria

Azafatak itzulian

'Modari heltzeko asmorik ez genuen; sentsibilitate hori jaso dugu'

Julian Eraso itzuliko zuzendariak dio erakundeek eraginda erabaki dutela podiumetik azafatak kentzea. Miren Odriozola azafataren eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren hitzak ere jaso ditugu

  • 2:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurten, lehendabiziko aldiz, azafatarik ez da izango Euskal Herriko Itzuliko etapa amaierako podiumean. Australiako itzulian hartutako erabakiaren ondoren etorri da Euskal Herrikoa, eta gaiari heldu diogu 'Faktoria'n. Julian Eraso zuzendariak azaldu digunez, erakundeek bultzatuta hartu duten erabakia izan da. "Azafaten kontrako modari heltzeko asmorik ez genuen, baina erakundeetatik, Jaurlaritzatik eta udaletatik sentsibilitate hori jaso dugu eta ez da izango azafatarik aurten", esan du.

Miren Odriozola azafata lanetan ibili da itzulian 2012tik iazko ekitaldirarte. Defenditu du ez dela erabilia sentitu bera eta "pixka bat, bere onetik" atera dela kontua. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak azpimarratu du, aldiz "eredugarria" dela erabakia eta emakumearen estereotipo jakin batzuekin hausten lagunduko duela azafatarik ez izateak podiumean. "Emakumeak kirolean nahi ditugu guk", aldarrikatu du.

 

tu du.