Itxi

Faktoria

Ipar Korean irakasle

Maysha: 'Ipar Korean egotea beste planeta batera bidaiatzea da'

Eneko Axpe, Maysha, gure kolaboratzailea, Ipar Korean izan da irakasle  15 egunez. Bertatik bueltan, munduko herrialde isolatuenetakoa denaren berri eman digu.

  • 15:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Medioetatik gerrate nuklearra eta liderraren inguruko kontuak aipatzen dira beti, Ipar Koreaz hitz egiterakoan baina beste ikuspuntu bat jaso dugu 'Faktoria'n. "Bertako unibertsitatean klaseak ematen egon naiz eta eman dit aukerak bertako jende ugarirekin egoteko. Langileak eta ikasleak bertakoak eduki ditut eta asko hitz egin dut beraiekin", esan digu Mayshak. Izan ere, Eneko Axpe, Maysha, gure kolaboratzailea, han izan da irakasle 15 egunez. Bertatik bueltan, munduko herrialde isolatuenetakoa denaren berri eman digu.

Bidaiatik hasten dira beste herrialdeekiko ezberdintasunak. "Ni Pekinetik joan nintzen. Esperientzia hegazkinean hasten da, Air Korean hegazkinean jada 3 aldizkari ematen dizkizute bertako bizitza azalduz, liderren argazkiak… Bertara liburuak eramanez gero, poliziek izenburuak apuntatzen dituzte, mugikorra edo sartuz gero berriz, ez dago bertan seinalerik. Ipar Korean eros dezakezu telefono bat, baina baina bertakoentzat, adibidez, ez dago Internetik; atzerritarrentzat, bai".

Aspektu negatibo eta positiboak aipatu dizkigu Mayshak. "Adierazpen askatasun falta da txarrena, oso hermetikoa da dena, ezin dute, esaterako, liderra kritikatu. Intranet bat dute Interneten partez, eta, intranet hori, gobernuak kontrolatzen du. Boterea monopolizatuta du Langileen Alderdiak. Eta atzerriko jendeak beti mugitu behar du gida batekin, nik irakasle izanda askatasun gehiago nuen arren", zehaztu digu.

Gauza onak ere ikusi ditu, ordea. "Ez dago kalean bizi den inor, estatuak etxe bat jartzen die denei doan. Pyongiangen, gutxienez, ez dut miseriarik ikusi, eta hori hiri osoan zehar ibili naizela. Errespetua ere azpimarratuko nuke. Irakasle eta medikuei errespetu handia diote eta oso langileak dira". Datorren astean Ipar Koreako xehetasun gehiago kontatuko dizkigu Mayshak.