Itxi

Faktoria

Hamaika ikusteko!

Katalunian, emakumezko talde batek irabazi du gizonezkoen futbol liga!

Katalunian gertatu da: infantilen kategorian, gizonezkoen bigarren mailako liga emakumezkoek irabazi dute. AEM Lleida futbol taldearena izan da balentria!

  • 2:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asteleheneroko gisan, kirol albisteen solasaldia izan dugu Faktorian Andoni Urbistondo eta Beñat Zarrabeitiarekin. Gure bi adituak emakumezkoen kirolaz aritu direlarik, Katalunian gertatutakoa izan dute ahotan.

"Hauxe da ikastetxe guztietara eraman beharreko albistea, bideoa edo eredua. Ni irakasle banintz, ikasleei jarriko nieke" gertatu dena. Hala azaldu digu Beñat Zarrabeitiak.

Andoni Urbistondok, gogorarazi du, saskibaloian ere goratzeko modukoa dela emakumeen euskal taldeak egiten ari diren lana. "Saskibaloian, liga nagusian, 3 euskal taldeek play off-ak jokatuko dituzte". Halako maila emanda, jarraipen mediatiko handiagoa merezi dutela uste du Urbistondok.