Itxi

Faktoria

Sener

50 urte eta 275 gailu espazioan

German Jaio Sener enpresako ingeniariak EHUko Bizkaia aretoan zabaldu duten erakusketan bertan bildu du mende erdi honetan egin duten historiaren bilduma.

  • 14:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mende erdia pasa da hainbat euskal enpresa espazio eta hegazkingintzako sektorera begira jarri zirela. Horietako bat da Sener.

1966. urtean sinatu zuen Sener konpainiak lehen kontratua Europako Espazio Agentziarekin. Senerrek egin zuen lehen urratsa eta, urte batzuk geroago, Gamesak, ITPk eta beste enpresa batzuek, bide bera hartuta, espazioan kokatu zuten begirada. Gaur egun, espazio-sektorea Euskal Autonomia Erkidegoko industria estratgikoen artean kokatuta dago. 65 enpresa elkartzen ditu, 1.585 milioi euroko fakturazioa utzi du azken urtetan eta 12.000 lanpostu sortu ditu.

Senerrek bost hamarkada hauetan egindako lana erakusteko garaia dela pentsatuta, erakusketa antolatu dute, EHUn. Euskal Herriko Unibertsitateak Bilbon duen Bizkaia aretora eraman dituzte, azken 50 urteetako asmakizunak. German Jaio ingeniariak eman dizkio bertan azalpenak Oihane Yustos 'Faktoria'ko lankideari.

 

ari.