Itxi

Faktoria

Elikadura eta osasuna

Palma olioa, arrasto beltza osasun eta ekologiarentzat

Palma olioa hizpide izango dute gaur Espainiako Kongresuan, ERCren ekimenez. Izaro Lasa nutrizionistarekin aztertu dugu gaia.

  • 5:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Palma olioaren inguruko kezka zabaldu da azken asteetan. Gaur Espainiako kongresura iritsiko da eztabaida, ERCren eskutik. Palma olioa duten produktuak ekiditeko eskatzen du legez besteko proposamenak, bereziki haurren osasunean izan ditzakeen eraginak aipatuz. Ez da hain erraza, ordea. Palma olioa produktu ugaritan dago: Opil gehienetan, gailetak, produktu aurrekozinatuak, kakao kremak eta baita belardendan eros genitzakeen hainbat produktutan ere. "Palma olio naturalak baditu alde onak eta txarrak, kontua da enpresek prozesatzen edo fintzen dutenean, alde onak galdu eta grasa saturatuak geratzen zaizkiola", azaldu digu 'Faktoria'n Izaro Lasa nutrizionistak.

Nutrizioaren ikuspuntuaz gain, alde ekologikoa ere erreparatzeko modukoa da. Karibeko lurraldeetan, palmondoaren fruituekin egiten da palma olioa, eta, ondorioz, tropikoko herrialdeetan oso larria da palmondo plantazioen ugaritzeak utzi duen ondorio ekologikoa. Xehetasunak, 'Faktoria'n egin dugun erreportajean.

erreportajean.