Itxi

Faktoria

Euskara

'Kalifornian dute Apple euskaraz jartzea eskatzen duen txostena'

Xabier Martin lekeitiarra Apple euskalduntzeko ahaleginetan ari da azken urteetan. Iparra.eus atariko arduraduna izan dugu Faktorian.

  • 15:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Apple orain arte ez dago euskaraz, beste hainbat enpresa teknologiko ez bezala. Xabier Martinek bere ekinaren ondorioz, Espainiako Apple etxearen buruarekin hitz egin du azken hilabeteetan, 'Faktoria'n esan digunez. "Abenduan azken aldiz egon nintzen berarekin eta proposatu zidan txosten bat egitea hainbat puntu ezberdinekin, euskara zein arlotan erabiltzen den, ekonomikoki non, teknologiaren esparruan non.... Gabonetan martxan jarri nintzen, eta bidali nion txostena Estatu Batuetara egin behar zuen bidaiaren aurren". Horrela iritsi da txostena Applen egoitza nagusira. "Berak esan zidan, Kaliforniara joan zenean, azaldu ziela eskaria, eta utzi zuela txostena. Orain enpresak erabaki behar du".

Applek katalana hartu du aintzat, baina, katalanez jartzeko ere, "denbora" behar izan zutela gogoratu digu Martinek.  ·Erantzuna eman behar digute, ez niri bakarrik, Change.org.en 27.000 sinadura bildu genituen eta haiek ere bidali nituen·. "Linux eta Android badaude euskaraz, eta, zentzu horretan, Xabier Martinek deia egin nahi izan du, "euskaraz eskatzea beharrezkoa da, baina aukera dagoenetan euskaldunek euskarazko aukera deskargatzea ere bai". Korrikak egunotan dioen bezala, euskara bazter guztietara.

ter guztietara.