Itxi

Faktoria

Kanten barrenak

Xabi 'Bihurri', Pirritx eta Porrotxen abestiko txofer maitagarria!

Pailazo taldearen "Aupa Txoferra" kantuaren aitzakian, autobus gidari maitagarri hori nor den ezagutu dugu: Xabi Bihurri!

  • Xabi Bihurri

    13:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tolosako Laskorain ikastolako haurrekin lanean hasi zelarik, umeek izenaz galdetzen zioten, eta "Urri urri bihurri kantua jarrita" zeukan momentu batean, halaxe bota zien: "Ni, Bihurri. Xabi Bihurri". Eta halaxe geratu da betirako, Xabi Aduriz Goñi oiartzuarra. Bera da Pirritx eta Porrotxen "Aupa Txoferra" kantuaren protagonista, eta 'Faktoria'n ezagutu dugu. "Autobusa mozorrotuta, globo festarekin, sudur gorria soinean..." ikusgarri ibiltzen da Xabi Bihurriren autobusa kalean, eta urrutitik ere aise jakiten da non dabilen, "bozina joz" pasatzen baitu eguna.

Aitak kamioia zuen, eta haren magalean ikasi zuen gidatzen, eta urteek aurrera egin ahala, ofizio berari eutsi dio. Psikologotik ere badu gidari honek, eta umeak autobusean utzi eta "gurasoengandik urruntzeko momentua zailtzen" duten horiek "bidali" egiten ditu, bai baitaki "irrifarre handi batekin" tratatuz gero, erraxagoa izaten dela apartatzeko unea.

artatzeko unea.