Itxi

Faktoria

Juan Mari Atutxa

Juan Mari Atutxak ETAri galdera: 'Zer lortu duzue?'

Eusko Jaurlaritzako herrizaingo sailburuaren hitzetan, 'armagabetzea dela porrota dagoela onartzea da'.

  • 8:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

ETAren armagabetzea gauzatuko den ekitaldiaren bezperan, Juan Mari Atutxa Herrizaingo sailburu izandakoak gogoetarako tartea hartu du 'Faktoria'rako. Zuzenean galdera egin dio ETAko militanteei: 50 urte herri hau sufritzen, eta zer lortu duzue? Onartu ezazue porrota egin duzuela". Atutxaren hitzetan, armagabetzea bera porrota izan da. Atutxaren iritziz, armak uzteko erabakia berandu dator, eta onartu du zauri guztiak osatzeko urrats asko falta direla. Bereziki, "askok eta askok ezingo dutelako bizi erailda izan direlako".

Juan Mari Atutxak dio gorrotorik gabe egin behar dela etorkizunerako bidea. "Ez nator barkamen eskariarekin baina, eurek onartu behar dute bidea antzua izan dela guztiz, eta ez duela ezertarako balio izan, sufrimendua ekartzeko baizik". Herrizaingo sailburu ohiaren hitzetan, belaunaldi oso bat beharko da zauriak guztiz osatzeko.

uztiz osatzeko.