Itxi

Faktoria

Arnaldo Otegi

'Une honetan logikoena litzateke ETA eszenatoki politikoan ez egotea'

Otegiren arabera, presoen gaian errepikatu egin behar da ETAren armagabetzearen bezperetan alderdi politiko eta sindikatuek erakutsi zuten kontsentsu bateratua: "Bilbokoa etorkizuneko argazkia da".

  • 24:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arnaldo Otegi EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan adierazi du une honetan logikoena izango litzatekeela ETA agertoki politikoan ez egotea. Nolanahi ere, horren esanetan, ETAren barne gogoetaren emaitzei itxarotea da garrantzitsuena.

Otegik, gainera, kontsentsuak nahi ditu gainerako alderdi eta eragileekin espetxe gaietan, eta, alde horretatik, Bilbon armagababetzearen astean alderdi politiko eta sindikatuek ateratako argazkia errepikatu egin beharko litzatekeela iritzi dio. "Bilbokoa etorkizuneko argazkia da", esan du. Ildo horretatik, gogorarazi du urgentziazkoa eta giza eskubideen esparruko legezko erabakia dela gaixo dauden presoak kaleratzea eta dispertsioarekin amaitzea. Horren atzetik etorri beharko lukete, Otegiren ustez, "salbuespen legeak bertan behera uztea" eta "segurtasun indarren desmiltarizazioa".

Otegi "oso pozik" agertu da larunbatean ETAren armagabetzerako aurreikusitakoak "ondo atera zirelako". Gizarte Zibilaren eta Ipar Euskal Herriko erakundeen babesa goraipatu ditu, batez ere, Jean Rene Etchegarayren "inplikazioa eta ausardia", eta "akats larria" iritzi dio Nafarroako Gobernuko eta Jaurlaritzako ordezkariak bertan ez egoteari.

 

 

 

>