Itxi

Faktoria

Irratiko lehiaketazaleak

Ereñotzuko Julene, Bizkaibuseko txofer Eneko, eta Ekhi eta Hegoi anaiak!

Euskadi Irratiko lehiaketetan sarri parte hartutako entzuleen hiru belaunaldi elkartu ditugu 'Faktoria'n.

  • 42:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadi Irratia "sortu zenetik" entzuten du Ereñotzuko Julene Minerrek. "Zorion agurren tartera" hots egiteko ohitura izan zuen urtetan, eta gaur ere bazuen nor zoriondu: "lehengusu Kontxitak 84 urte!". Julenek kontatu digunez "senar-emazteak baratzan" aritzen ziren eta Julenek berak "kolkotik zintzilik" eramaten zuen irrati txikia.

Tarteko belaunaldiko Eneko Bilbao ere gurekin izan da, Uribe Kostan aritzen da lanean Bizkaibuseko txofer. Haren autobusean beti izaten da Euskadi Irratia jarrita: hark dioen gisan, "joan-etorrian behintzat, entzun dezatela euskaraz".

Eta gaur egun, 'Faktoria' saioko lehiaketarako hots egiten duten gaztetxoenak ere estudiora ekarri ditugu: Ekhi eta Hegoi Garmendia anaiak. Giro ederrean ibili gara, besteak beste, Imanol Ituiñorekin magia eginez.

n magia eginez.