Itxi

Faktoria

Itsasoko erreskateak

'Ama batek bere seme-alabak nola galtzen dituen ikustea da gogorrena'

Nikolas Uribarren salbamendu patruila bateko kidea da; gehien bat, Afrikatik Iberiar penintsulara iritsi nahian doazen migratzaileei laguntzen aritzen da. Faktoria Magazinean izan dugu gaur goizean.

  • 13:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Guardamar Polimnia ontziko tripulazioaren kidea da Nikolas Uribarren. Mota guztietako larrialdiei erantzuten diote: arrantzaleak lagunduz, kutsadurari aurre eginez, belaontziak erreskatatuz… Hala ere, migratzaileen naufragioak dira ohikoenak gaur egun. 'Faktoria'n eman digu euren lanaren berri.

Abisua jaso ostean martxan jartzen duten erreskate protokoloaren berri eman digu. Immigrazioaren gaiaren inguruan luze eta zabal hitz egin dugu harekin; salbamendu tekniken arrakasta nabarmena izan arren aitortu digu lan horretan aritzen den orok bizi izan duela esperientzia gogorrik.

Itsasoratzeko prest dagoen norbaitek izan beharreko prestaketez, eta bere ibilbidean itsasoan bizi izandako kontuez ere mintzatu gara.

mintzatu gara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia