Itxi

Faktoria

Pobrezia Euskal herrian

'Aberastasun gero eta gehiago, gero eta esku gutxiagotan'

Iker Aroztegi Elkartzen Eskubide sozialen defentsarako mugimenduko kidea da. Harekin aztertu dugu Euskal Herriko pobreziaren egoera 'Faktoria'n.

  • 16:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal herriko pobreziaren egoera aztertu dugu 'Faktoria'n Iker Aroztegirekin, Elkartzen Eskubide sozialen defentsarako mugimenduko kidearekin. Aroztegiren arabera erakundeek pobrezia kalkulatzeko darabilten metodoak ez dira egokiak. Datu hauen arabera 104.000 pertsona daude pobrezia egoeran Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, biztanleriaren %4,9.

Hala ere, Elkartzen mugimenduaren arabera, Barne Produktu Gordinari lotuagoa egon beharko litzateke pobreziaren indizea kalkulatzeko metodoa, horrek aberastasunaren banaketa haren sorrerara lotuko bailuke.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan, bestalde, esan digu Jaurlaritza ez dela esandakoa betetzen ari. Legeak esaten du errentaren igoera gutxieneko soldatari lotuta dagoela, eta Aroztegik azpimarratu du konpromiso hori ez dela betetzen ari. Gainera, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileak 30.000tik 64.000ra igo omen dira azken urteetan.

Datu esanguratsu ugari utzi dizkigu elkarrizketan, tartean, Aroztegik esan digu munduko zortzi pertsona aberatsenek munduko populazio erdiak bezain beste aberastasun metatzen dutela.

etatzen dutela.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia