Itxi

Faktoria

Scarponiren loroa

Edorta Unamuno: 'Denbora askoan han egongo da'

Frankje loroak adiskidearen zain zergatik jarraitzen duen kontatu digu Urdaibai Bird Centerreko kide Unamunok eta gizaki eta hegaztien arteko harremanaz hitz egin dugu harekin

  • Loroa

    Loroa

    7:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Seguruenik Scarponi gustuko zuen Frankjek eta horregatik joaten zen harekin bizikletan ibiltzera. Loroa Scarponiren bizilagunarena zen, eta elkarrekin kilometro asko egin zituzten. Aurreko astean, Scarponi istripu batean hil zen, furgoneta batek emandako kolpearen ondoren, baina loroak ez zion harekin zuen hitzorduari hutsik egin. Ohiturarengatik, seguruenik, gogoratzen du hegaztiak errepideko leku hartara, eta, "denbora askoan han egongo da", dio Edorta Unamunok, adiskidearen zain.

Hala ere, hegazti guztiak ez dira gizakiaren lagun. Basatiak direnek ihes egiten digute. Haien burmuinetan sartuta baitago, mendez mende, gizakiarekin izandako harremana eta, normala da, haiek ihes egitea, gizakiak, gehienetan, ehizatu egin dituelako.