Itxi

Faktoria

EA kongresuaren atarian

Urizar: 'EAk erabaki guztiak barne organuen babesarekin hartu ditu'

EAren idazkari nagusiak gezurtatu egin du alderdiko hainbat buruzagi historikok salatutako "barne demokrazia eza".

  • 17:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Alkartasunak hilabete barru egingo duen kongresuaren atariko, Pello Urizar idazkari nagusiak erantzun egin die 'Faktoria'n alderdiko hainbat buruzagi historikok (besteak beste, Unai Zearreta, Koldo Amezketa edo Maiorga Ramirezek) Alkartasuna 2017 dokumentuan adierazitakoei. "Barne demokrazia eza" salaketaren aurrean, Urizarrek azaldu du "harro esan dezakeela" EAk erabaki guztiak "barne organuen babesarekin" hartu dituela.

Etorkizunari begira, Urizarrek nabarmendu du alderdiari "aldatzea" tokatzen zaiola; politikagintzan gertatu diren aldaketak bere egiten asmatzea, datozen urteetan ere paper erabakiorra izan dezan.

rra izan dezan.