Itxi

Faktoria

Aurreneko eguzki izpitan

Iazko eguzkitarako kremak balio al du?

Aurreneko giro eguzkitsuekin etortzen da urteroko kezka: iazko kremak egoki babestuko al gaitu eguzkitik? Igor Odriozola botikariak eman dizkigu argibideak 'Faktoria'n.

  • Eguzkia

    8:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eguzkitik babesteko iaz erositako kremak aurten balioko ote duen, askori etortzen zaion kezka da, eta horixe argitzen saiatu gara Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Krema poteek badute ikurtxo bat adierazten duena "laborategiak zenbat denborarako bermatzen duen" baldintzarik onenetan dagoela, hala azaldu digu Igor Odriozola farmazialariak; "asko jota urtebetekoa izaten da iraupen hori".

Edozein modutan, behin irekita, krema egoki gordez gero, hurrengo urtean ere erabil liteke. Zein dira, ordea, egoki gordetzeko baldintzak? "Eguzkitik aparte, toki lehor eta freskoan". Kontua da, krema potea sarri ibiltzen dugula boltsan sartuta, eguzkiak bete-betean jotzen duen tokian, autoan ahaztuta...