Itxi

Faktoria

Bigarren edizioa

Ikergazte, euskal ikertzaileen topagune

Ania Ibargurenek bihar aurkeztuko du bere ikerketa Iruñean, Ikergazteren jardunaldietan. 200 bat ikerlari bilduko dira gaur hasi eta ostiral arte UEUk antolatzen dituen jardunaldietan.

  • 23:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskarazko ikerketan gazte ugari dabil eta hori ikusgarri egiten du Ikergaztek. Ania Ibarguren da adibideetako bat. Noaingo oilategi konpostagailuaz egin du ikerketa Ibargurenek. 30 hilabeteko jarraipena egin dio. "Auzokonposta sistema bat da  baina oilategi batekin uztartuta", azaldu digu 'Faktoria'n.

"30 familiak parte hartzen dute, modu boluntarioan, eta apuntatzen dute zenbat hondakin organiko botatzen duten. Organikoa uztearen truke arrautzak eramaten dituzte". Ikerketarekin frogatu dutena azpimarratu digu Ibargurenek. "100 pertsonaren bio hondakinak dira, kantitate handia beraz, eta ikusi dugu hondakin horiek guztiak guk geuk kudeatu ditzakegula zabortegira edo erraustegira eraman gabe".

Ingurumena, osasuna, giza zientziak... gai ugari izango dira egunotan Iruñean euskal gazte ikerlarien eskutik.

larien eskutik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz