Itxi

Faktoria

Herri Urrats

Hur Gorostiaga: 'Ea Macroni txio bat bederen iristen zaion igandean'

Frantziak presidente berria duela, eta Euskal Elkargoa martxan dela dator aurten Herri Urrats. Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak iganderako gonbita egin digu 'Faktoria'n.

  • 19:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Parisko begi handi horiei mezua bidaltzeko modua da Herri Urrats; festa bat bezala aurkezten dugun arren, guretzat oso garrantzitsua baita herritarren sustengua jasotzeko eta agintariei dei egiteko". Hur Gorostiagak 'Faktoria'n azaldu duen moduan, izan ere, Hizkuntzen Legea hitzemana baitu Emmanuel Macron presidente hautatu berriak.

Euskal Elkargoaren garrantziaz ere mintzatu zaigu Seaskako zuzendaria. Hizkuntza konpetentzia gisa hartua du erakunde berriak, eta hurrengo urratsa "Hizkuntza politika elkarrekin eraikitzea" litzatekeela azaldu digu Gorostiagak; "zorua jarria da, orain paretak altxa behar ditugu, elkarrekin, benetako teilatua eraikitzeko".

"Festak eta ikastolak ugaritu arren, hiztun kopurua apaltzen" ari dela ere kontatu digu Gorostiagak, eta Elkargoak dituen zortzi eskumenetan, euskarak "bere tokia" izan behar duela nabarmendu du; "ez dadila izan ekimen edo kontu zehatz baterako, baizik eta politika oso bat".

 

bat".