Itxi

Faktoria

Ikergazte 2017

Rafael Aldabe: 'Pasioak ematen digu jaten'

Gaur amaituko da UEUk Iruñean antolatutako ikerlari gazteen kongresua. Balorazio oso positiboa egin dute bertaratutakoek.

  • 10:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

UEUk antolatuta, Ikergazte 2017 Nazioarte ikerketa euskaraz, Iruñeako Unibertsitate Publikoan egin dute aurten. Asteazkenean hasita, 200 ikerlarik hartu dute parte. Gaur sari banaketa egingo dute. Aurtengo kongresua amaitzeko ordu gutxi falta direla, UEUko Batzorde Zientifikoko Rafael Aldaberekin hitz egin dugu, eta esan digu kongresuak arrakasta handia izan duela. "Giro ona eta maila oso altua" izan direla ere esan digu. Eta azpimarratu nahi izan du ikertzaileen artean sare bat egiteko aukera ere izan dela. Ikerlari gazteentzako etorkizuna zaila ikuste du, baina ilusioa badagoela nabarmendu nahi izan du. Ilusioa eta pasioa: "Pasioak ematen digu jaten, ez diruaren aldetik, baina egunero lanera joateko eta ondo pasatzeko" indarra ematen du.

Olaia Miranda ikerlariarekin ere hitz egin dugu. Artearen esparruan ari da ikertzen eta esan digunez, beste esparru batzuetako kideekin konpartitzeko eta konparatzeko aukera ematen dute horrelako bilkurek".

Elin Jones galestarrak ere oso positibotzat du kongresua. Komunitate bat sortzeko aukera aparta iruditzen zaio euskaraz hitz egiten Amezketan ikasi zuen galestar gazteak.