Itxi

Faktoria

Denis Itxaso

'Goizago hasita, eskola kirolarekiko atxikimendu handiagoa lortu nahi dugu'

Gipuzkoako klubetan ari diren haurrek malgutasunez hartu ahal izango dute parte eskola kirolean. Konpentsazio gisa, aztertzen ari dira kluben kopurua mugatzea.

  • Eskola kirola

    7:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zenbat eta goizago hasi kirolarekiko atxikimendu are eta handiagoa lortuko da adituen arabera, eta horrek lagun dezake, haurrek, eta batez ere, neskek ez dezaten eskola kirola orain besteko kopuruetan utzi", horrela arrazoitu du 'Faktoria'n Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur eta Kirol diputatuak eskola kiroleko adin muga 8tik 6 urtera jaisteko proposamena.

Azaldu duenez, eskola-kirolak bi helburu nagusi ditu: errendimenduarena, alde batetik; eta parte hartzearena, bestetik. Eta hain zuzen ere, eskola kirolak dituen balio hezitzaileetan indarra egiteko, eta "parte-hartzearena hustu ez dadin"  emango dituzte hemendik aurrerako urratsak. Errendimendu klubetan ari diren haurrek, malgutasunez parte hartu ahal izango dute eskola-kiroletan. Eta "konpentsazio gisa, aztertuko dugu kluben kopurua mugatzea', esan du Itxasok.

Gipuzkoako Diputazioak, herrialdeko kirol elkarteekin, hezkuntza zentroekin, Arartekoarekin eta Emakunderekin batera landu du gogoeta prozesua. Nesken parte hartzea sustatzeko neurriak ere biltzen ditu, eta baita ere, eskola-kirolean ari diren begiraleak kualifikatzeko, besteak beste.