Itxi

Faktoria

Ekonomia

'Zetazko bidearen egitasmoak aukerak irekiko dizkie euskal enpresei'

Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko enpresa zientzien fakultateko dekanoa, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.

  • 7:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txinako gobernuak sustatuta, 60 herrialdeekin batera martxan jarriko den "zetazko bidea" egitasmoak errezeloak piztu ditu. Alemania eta Estatu Batuak izan dira kezkaz begiratu duten herrialdeetako bi, Txinak atzerriko merkatuetarako sarrera errazagoa izango duelako baina, aldi berean, bere lurraldean, Txinan kanpoko ekoizleak sartzeak oraindik ere oso zaila izaten jarraitzen duelako. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien fakultateko dekanoarekin aztertu dugu gaia 'Faktoria'n.

Hala ere, Belokik uste du "zetazko bidearen" proiektuak aukera berriak irekiko dizkiela jada Txinan dauden euskal enpresei. "Txina irekiago egongo da, mugikortasuna erraztuko da". Baina, Belokiren ustez, ez da ahaztu behar "zetazko bideari" lotuta eraikiko diren azpiegituretako asko Txinaren mesedetan izango direla eta txinatarrek aprobetxatuko dituzte.

 

tuzte.