Itxi

Faktoria

Gizartea

Nola 'mozten' dira harremanak sare sozialen garaian?

Gaur egun, jendea ezagutu eta harremanetan jartzeko ez dugu aurrez aurre egin beharrik eta harremana mozteko ere modu berriak sortzen ari dira. Horren inguruan aritu gara 'Faktoria'n.

  • 13:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur egun, jendea ezagutu eta harremanetan jartzeko ez dugu aurrez aurre egin beharrik eta harremana mozteko ere modu berriak sortzen ari dira. 'Faktoria'n, Kaixomaitia.eus webgunean irakurritako artikuluak eman digu horretarako bidea. Ingelesezko hitzak asmatu dituzte harremanak mozteko modalitateak azaltzeko, ghosting-a esaterako. "Ghosting-a dator inglesezko mamutik eta hori da besterik gabe zure bikote izan denari ez kasurik egitea aurrerantzean. Haunting-a ordea, izango litzateke pixkanaka beranduago erantzuten hastea, gelditu eta ez azaltzea, nolabait esanda, psikologikoki tratu txarra ematea", azaldu digu Iñigo Arandia Kaixomaitia.eus atariko arduradunak.

Harremanak uzteko balio duten aplikazioak ere badaude gaur egun,  Binder eta Break up Shop esaterako. "Batere inplikaziorik gabe moztea ahalbidetzen du, zuk moztu nahi duzun horren izena eman eta aplikazioak egiten du lan zikina. Ez dakit horren beharra badagoen, nik ez diot zentzu gehiegi ikusten", esan digu Arandiak. Mozteko modu berriak, gaur 'Faktoria'n.

ur 'Faktoria'n.